Get Mystery Box with random crypto!

Milaka eta milaka lagun Donostian #ApartheidPasaportea-ren inp | Bizitza-Informazioa

Milaka eta milaka lagun Donostian #ApartheidPasaportea-ren inposaketaren aurka

Arratsaldeko 17:00 aurretik Boulevard eta Alderdi Eder ingurua jendez gainezka zegoen.

Asier Galan eta Julia Arraizak irakurri dute hasierako manifestua eta irrintzi oihuz abiatu da manifestazioa Hernani kalean barna. Bidean entzun dira “pasaportea kanpora”, “banandu nahi gaituzte baina elkartuago gaude”, “gure gorputza gure aukera” bezalako oihuak.
Une batean manifaren hasiera eta bukaerak topo egin duten arte eta Donostia osoan, giro ederrean gure oinarrizko eskubideen aldarrikapena zabaldu da. Guztira manifestazioak 4 kilometroz luzatu zen.

ASKATASUNAGATIK, OSASUNAGATIK, ERRESPETUAGATIK ETA JUSTIZIAGATIK. GIZAKI GISA DUGUN DUINTASUNAGATIK.