Get Mystery Box with random crypto!

Gaurko egunez, 1944ko ekainaren 9an, Johanna Kirchner antifaxi | Sare Antifaxista Euskal Herria

Gaurko egunez, 1944ko ekainaren 9an, Johanna Kirchner antifaxista exekutatu zuten naziek Berlingo espetxean.

Hitler boterera iristearekin batera, Frantziara ihes egin zuen. Handik, alemaniar oposizioarekin kolaboratu zuen, batez ere bera kide zen SDP alderdi sozialistarekin. 1942an Vichyko erregimen kolaborazionistak Frantzian atxilotu eta Gestaporen eskuetan utzi zuen. Hasieran hamar urteko zigorra jarri bazioten ere, epaitegi naziek bere kasua berraztertu eta dekapitatzea erabaki zuten traizioa egotzita.

Gaurko efemeride gehiago:

1918
: Irlandako Emakumeen Sindikatuko kideek nahitaezko zerbitzu militarraren aurkako erresistentziarekin bat egin zuten https://labur.eus/UT75k

1981: Lemoizen nuklearren kontrako "eguzki irribarretsu” ikur erraldoia ipini zuten zentralaren erreaktore baten kupulan https://labur.eus/DbS5r